Apolo EP

Apolo EP https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apolo-ep/@@download/image/apolo_1401787971.jpg
2014/06/04
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Apolo
152.zenbakia
Apolo EP
Apolo proiektuak lauzpabost urte martxan daramatzan arren, lehenengo diskoa dute lau mexikar gazteek. Chihuahuan sortutako bandak Monterrey hirian eman zituen lehen pausoak, eta gerora Mexiko DF hiriburuan jarraitu dute. Bost abesti biltzen dituen lanean Antemasque eta The Mars Voltako Rodríguez jaunak egin ditu produktore lanak. Rock psikodelikoa delakoaren barruan sar genezake egiten duten musika. Abestiak Las tribus del desierto dokumentalaren soinu bandaren parte dira. Taldeak hazten jarrai dezan espero dut.