Apokalipsi zonbi batetik bizirik irteteko 7 gomendio

Apokalipsi zonbi batetik bizirik irteteko 7 gomendio Gaur, otsailak 4, Harrotasun Zonbiaren Eguna dugu; eta zuk, zenbat iraungo zenuke eraso zonbi baten aurrean? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apokalipsi-zonbi-batetik-bizirik-irteteko-7-gomendio/@@download/image/zombie-zorbing-en-ciudad-de-méxico.jpg
2019/02/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gaur, otsailak 4, Harrotasun Zonbiaren Eguna dugu; eta zuk, zenbat iraungo zenuke eraso zonbi baten aurrean?
Apokalipsi zonbi batetik bizirik irteteko 7 gomendio

Zonbi zalea bazara, gaur zure eguna da! Otsailak 4 Zonbi Harrotasunaren Eguna dugu, badakizu zergatik? Eguna George Andrew Romero zinegilearen jaiotza omentzeko aukeratu zuten zaleek; hain zuzen, Romero da Night of the living dead (1968) film mitikoaren zuzendaria; berak egin zuen ondoren kultuzko genero bihurtuko zen zonbi-film arrakastatsuena (ez zen lehena izan). Bereak dira ere Dawn of the Dead (1978), Day of the Dead (1985), The Crazies (1973), Martin (1978), Creepshow (1982), Monkey Shines (1988), The Dark Half (1993) eta Bruiser (2000) besteak beste.

Jaia AEBetan jaio zen, eta urtero, jendea zonbiz mozorrotzen da, kaleak hartuz eta bat baino gehiago izutuz; baina, eta benetako zonbi apokalipsi bat egongo balitz? Zenbat iraungo zenuke? Badaezpada ere, hemen dituzu eraso zonbi batetik bizirik irteteko zazpi gomendio:

1) ONDO EZKUTATU: Ahalik eta denbora gehien iraun zure ezkutalekuan. Plagetan, lehen 30 egunak gakoa izaten dira, eta zonbiak badaude, haragia deskonposatzen hasia izango da, eta ziurrenik mantsoagoak izango dira. Hilabete bat leku seguruan gordetzeko aukera baduzu, ez atera!

2) FORMAN JARRI: Zonbien abiaduraren inguruan asko eztabaidatu da, baina hobe duzu korrika irten behar baldin bada lehenetarikoak izatea; aurten baduzu gimnasiora joaten hasteko aitzakia on bat!

3) ZURE ARMA, ZURE LAGUNIK ONENA: Beisbol jokalaria ez bazara, hobe utzi bateak alde batera eta aukeratu menderatzen duzun arma. Laban bat zure lagunik onena bihurtu daiteke!

4) ONDO EGIN MOTXILA: Filmek zerbait irakasten badute, bizirauteko garrantzitsuena gauza basikoak zurekin izatea dela da. Motxila egitean beraz, kontuan izan; labana, linterna, pilak, arma bat, kandelak eta metxeroa, higiene produktuak, jostorratza eta haria, kantinplora eta botikina ezinbesteko dituzu!

5) GARRAIOA: Filmetan autoak eta furgonetan aukeratzen dituzte, baina soinu gehiegi egiten dute; aukeran, hobe bizikleta bat! Gainera, ez du gasolinarik behar.

6) HEROIRIK EZ: Gogorra da, baina ezingo dituzu denak salbatu. Askotan, gainontzekoen biziraupena baten sakrifizioa izango da. Indartsuenek soilik iraungo dute, ez heroiek!

7) ONDO JANTZI: Garrantzitsuena zure oinetakoak izango dira; ez itzazu sekula kendu! Kontuan hartu ere baldintza gogorretarako jantzi behar duzula, baina ezin duzula gainean arropa gehiegi eraman. Zorte on!