Apocalypto ***

Apocalypto *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apocalypto/@@download/image/69p56_1.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Mel Gibson. Aktoreak: Rudy Youngblood, Dalia Hernandez, Jonathan Brewer. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 137 minutu.


69.zenbakia
Maia inperioaren gainbeheraren sasoian girotu du Mel Gibson australiarrak abentura eta drama nahasten dituen ekoizpen hanpatu eta ikusgarri hau. Bere tribua sarraskitua izan ostean, sakrifizio batean hiltzeko aukeratu dute Jaguar Paw gerlari ausarta. Gazteak, ordea, patu ilunari izkin egin eta ihes egingo du. Aitaren eta adiskideen hiltzaileek, baina, zail jarriko dizkiote gauzak. Gordina baina ederra da oso filma lehen zatian. Gibsonek maisutasunez ehuntzen ditu-eta akzioa eta suspensea, umoreari ere uko egin gabe. Baina, bat-batean, pelikularen erdian, protagonista azal iluneko Rambo txiki bihurtzen da. Eta, istorioa, sinesgaitz. Hala, tamalez, maisulana zirudiena film desorekatu eta entretenigarri izatera igarotzen da supituki.