Apocalypse Now Redux *****

Apocalypse Now Redux ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apocalypse-now-redux/@@download/image/16p42-1.jpg
2002/02/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Francis Ford Coppola. Aktoreak: Martin Sheen, Marlon Brando, Robert Duvall. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 1979. Iraupena: 202 minutu.
16.zenbakia
Apocalypse Now Redux   *****
Gerra puri-purian da Vietnamen. Willard kapitaina bertara bidali dute burua galdu omen duen Kurtz general estatubatuarra aurkitu eta akaba dezan. The Godfather trilogiaren egilearen filmik gordinena da, ezbairik gabe. Joseph Conrad idazlearen Heart of Darkness eleberri ilunaren espiritua Vietnameko oihanetako infernuan erein zuen Francis Ford Coppolak; maisulan zirraragarria erdietsiz. Filmean, ostera, Vietnamgo gerra aitzakia hutsa besterik ez da gizaki zibilizatuaren sen irrazionala islatzeko. Kolonialismoa salatu eta gizaki modernoaren porrota agerian uzteko, alegia. Marlon Brandoren interpretazioa zirraragarria da beste behin. Coppolaren muntaia berriak jatorrizko bertsioak baino 53 minutu gehiago dituen arren, filmak ez du inoiz kalitaterik galtzen. Kultuko harribitxia. Ezinbestekoa.