Aplikazioak egiten ikasi nahi?

Aplikazioak egiten ikasi nahi? Mugikorrerako aplikazioak egiteko ikastaroa eskainiko du doan Azkue Fundazioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aplikazioak-egiten-ikasi-nahi/@@download/image/Android-App-Development copia.jpg
2018/04/18
berria
Mugikorrerako aplikazioak egiteko ikastaroa eskainiko du doan Azkue Fundazioak.
Aplikazioak egiten ikasi nahi?

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, sakelako aplikazioak sortzen erakutsiko du App Inventor erabiliz. Programazio ezagutza handirik gabe, Android gailuentzako aplikazioak sortzeko aukera egongo da Bilboko Euskararen Etxean eskainiko den ikastaroan. App Inventorrekin lanean, sakelako app sinpleak egiten ikasi dezakezue, programazioa jakin gabe. Oinarrizko kontzeptuak modu teoriko-praktikoan landuko dituzte hamabi orduko ikastaroetan; apuntatu hitzordua, apirilaren 20an eta 21ean.

Ikastaroan edonork har dezake parte, ez da bestelako jakintzarik izan behar. Doako ikastaroa izango da baina aurrez izena eman behar da; gehienez 12 pertsonentzako lekua dago. Apirilaren 20an, ostiralean, egun osoko ikastaroa izango da -10:00etatik 14:00etara eta 15:30etatik 19:30etara- eta larunbatean, apirilaren 21ean, soilik goizez izango da.

 

Informazio gehiago nahi duzu? Bisitatu AZKUE FUNDAZIOA