Apirileko GAZTEZULO jada zure mugikor, tablet eta ordenagailuan duzu!

Apirileko GAZTEZULO jada zure mugikor, tablet eta ordenagailuan duzu! Osasun larrialdia dela eta iragarri genuen bezala, apirileko GAZTEZULO aldizkaria modu digitalean soilik kaleratu dugu guztion osasuna bermatzeko helburuarekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apirileko-gaztezulo-jada-zure-mugikor-tablet-eta-ordenagailuan-duzu/@@download/image/IMG_9103.jpeg
2020/04/01
Osasun larrialdia dela eta iragarri genuen bezala, apirileko GAZTEZULO aldizkaria modu digitalean soilik kaleratu dugu guztion osasuna bermatzeko helburuarekin.
Apirileko GAZTEZULO jada zure mugikor, tablet eta ordenagailuan duzu!

Hori dela eta, jada zure mugikor, tablet edo ordenagailuan eskuragarri dago aldizkaria modu digitalean. Irakurtzeko, harpidetza digitala egina baduzu, gaztezulo.eus web gunean sartu besterik ez duzu egin behar; “ALDIZKARIA ONLINE” atalean sakatu eta gozatu!

Lehiaketa martxan
Gozatzen ari zarela, harpide ez direnei inbidia apur bat eman nahi badiozu igo zure sare sozialetara hemen azaltzen denaren antzeko argazki bat erakutsiz nola irakurtzen duzun etxean GAZTEZULO #gaztezulorekinetxean traola erabiliz, edo bidali iezaguzu zuzenean argazkia Whatsapp bidez zenbaki honetara: 640122383

Argazki original eta ederrenak saria izango du: Etxean konfinatuta GAZTEZULOrik gabe dagoen lagun edo familiako kidearentzat urtebeteko harpidetza digitala! 

Zeren zain zaude? Ireki GAZTEZULO, gozatu bere edukiez eta ondoren zabaldu zure argazkia!