Apirilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Apirilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa Apirilaren 1ean abiatuko da Amurrion eta ekainean amaituko da Gasteizen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apirilean-hasiko-da-arabako-bertsolari-txapelketa/@@download/image/IMG_4221.JPG
2022/02/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Apirilaren 1ean abiatuko da Amurrion eta ekainean amaituko da Gasteizen.
Apirilean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa

Urtarrilean hastekoa zen Arabako Bertsolari Txapelketa, baina atzeratu egin behar izan zuten osasun egoera tarteko. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, apirilaren 1ean emango zaio hasiera Amurrion eta ekainaren 11n izango da finala Gasteizen. 

Lau fasetan banatuko dute lehia. Final zortzirenetan hogeita hamar bertsolari arituko dira, final laurdenetan hemezortzi, finalerdietan hamabi, eta finalean sei. Gai jartzen eta aurkezle lanetan hamaika lagun arituko dira eta bertsolarien lanak epaitzen, berriz, sei lagun. Txapelketa martxoaren 19an aurkeztuko dute eta bertan emango dituzte xehetasun gehiago. 

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa Araian hasi eta Gasteizen amaitu zen martxoaren 30ean. Finalean Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuko), Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo), Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz), Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Xabi Igoa Eriz (Aramaio), eta Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio) aritu ziren bertsotan, eta Viñaspre izan zen txapeldun. Iaz, berriz, Arabako binakako txapelketa jokatu zuten, eta Manex Agirre eta Martin Abarrategik jantzi zuten txapela.