Apirilaren 9tik 15era izango da Artedrama Topaketen VII. edizioa

Apirilaren 9tik 15era izango da Artedrama Topaketen VII. edizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apirilaren-9tik-15era-izango-da-artedrama-topaketen-vii-edizioa/@@download/image/20123144297artedrama_topaketa_kartela_2012_azala.jpg
2012/12/13
berria
Apirilaren 9tik 15era izango da Artedrama Topaketen VII. edizioa
Aulestiko Udalaren eta Artedramaren elkarlanean Artedrama VII. Topaketa, euskarazko arte eszenikoen topaketa antolatu dute apirilaren 9tik 15era Aulestin. Ipuin kontaketek, antzerkiak eta txotxongiloek osatuko dute hiru egunetako egitaraua.



Artedrama Topaketak aktore, zuzendari, antzerkigile eta antzerkizale guztiei zabaltzen dizkie ateak, profesional edo ikasleei bideratuta baitago. Artedrama Astearen barruan, Artedrama Euskal Laborategiak ikastaroa antolatu ditu eta aurtengo irakasleak Ander Lipus, Iñaki Ziarrusta, Ana Elordi, Eñaut Gantxegi eta Asier Sota izango dira.
Ekitaldi guztiak Aulestiko Udal aretoan izango dira, egunero gaueko 21:00etan.

Egitaraua:


Astelehena, apirilak 9, 21:00etan
Zer: Ipuin kontaketa
Obra: Maitasun Arbola
Taldea: Joxe Mari Carrere
Non: Aulestiko Udal aretoan

Astearetea, apirila 10, 21:00etan
Zer: Antzerkia
Obra: Ispilua
Taldea: Aldatzen laguntzen
Non: Aulestiko Udal aretoan

Asteazkena, apirilak 11, 21:00etan
Zer: Txotxongiloak
Obra: Tzimi
Taldea: Traboules
Non: Aulestiko Udal aretoan

Osteguna, apirilak 12, 21:00etan
Zer: Antzerkia
Obra: Gabriel Gabrielle
Taldea: Atx teatroa
Non: Aulestiko Udal aretoan

Ostirala, apirilak 13, 21:00etan
Zer: Antzerkia
Obra: Gloriaren kantua
Taldea: Khea Zlater
Non: Aulestiko Udal aretoan

Larunbata, apirilak 14, 21:00etan
Zer: Antzerkia
Obra: Xentimorik gabe
Taldea: Ramon Agirre, Inazio Tolosa
Non: Aulestiko Udal aretoan