Apirilaren 30a arte parte har dezakezu "Emakumeak & GIB" film laburren lehiaketan

Apirilaren 30a arte parte har dezakezu "Emakumeak & GIB" film laburren lehiaketan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apirilaren-30a-arte-parte-har-dezakezu-emakumeak-amp-gib-film-laburren-lehiaketan/@@download/image/20124115703Medicus_Mundi_Lehiaketa_kartela.jpg
2012/12/13
berria
Mugikorrarekin, tabletarekin, kamerarekin edota beste edozein gailurekin grabatutako film laburren lehiaketa abian jarri dute MedicusMundi Gipuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenmduak. 'Emakumeak & GIB' gaia oinarri hartuta, herrialde txiroetan GIB/HIESaren errealitatearen gordintasuna aztertzea du helburu lehiaketak, eta baita gaixotasunaren feminizazioaren zergatiak eta ondorioak azaltzea ere.

ONUSIDAren datuen arabera, urtero bi milioi lagun inguru hiltzen dira HIESaren ondorioz, eta mundu osoko GIBaz kutsatutako herritarren %52 emakumezkoak dira; ehuneko hori, gainera, areagotu egin da azken hamarkadan emakumeek pairatzen duten gutxitasun, diskriminazio eta indarkeria egoerak direla-eta.

Hori dela eta, MedicusMundi Gipuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduak film labur lehiaketa abiatu dute, errealitatea gizarteari erakusteko asmoz. Epea apirilaren 30a bitarte dago zabalik, eta irabazleek sari potoloak jasoko dituzte.

MedicusMundi Gipuzkoako Monica Miguez kideak gai honen inguruan ere bere ekarpena egin du GAZTEZULOn. Hemen artikulu osoa.

Baldintzak


Adina: 18 urtez gorakoa
Jatorria: Euskal Autonomia Erkidegoa
Lan kopurua: Gehienez bi zinta aurkeztu ahal izango dira
Zinta: Originala izan behar da
Taldeak: Hiru edo lau kidez osaturiko taldeak izan behar dute
Lanaren ezaugarriak: Filmak fikziozkoak edo dokumentalak izan daitezke
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania

Sariak


EAEn aurkeztutako taldeentzat, hiru sari:
Lehen Saria: Hamabost eguneko bidaia Perura, herrialdea ezagutu eta Limako Film Laburren Nazioarteko Jaialdian lana aurkezteko, Peruko lehiaketako irabazlearekin batera
Bigarren Saria: 1.200 euro
Hirugarren Saria: 600 euro

Gainera, lehen hiru sariak lortzen dituzten lanak hainbat zirkuitu zinematografikotan aurkeztuko dituzte.