Apirilaren 21ean izango da Ñañarri Rallyesprinta

Apirilaren 21ean izango da Ñañarri Rallyesprinta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apirilaren-21ean-izango-da-anarri-rallyesprinta/@@download/image/2012441995nanarri_KARTELA.jpg
2012/12/13
berria
Dagoeneko bost urte pasa dira Irurako Ikastola, Hondarribiako Sardara motor elkartearekin elkarlanean Ñañarri Rallysprinta antolatzen hasi zenetik. Aurreko urteetan bezalaxe, pasa den urteko edizioa Euskadiko txapelketa hoberenen artean eta baita estatu mailako onenetarikoa ere bilakatu zen, segurtasunari dagokionez txapelketak duen lanaren errekonozimentuarengatik, batez ere.

Alegiatik abiatuko da Ñañarri Rallyesprinta eta Orendaindik pasatu ondoren Amezketan izango du helmuga. Guztira 10 kilometro eta 350 metro inguru dituhelbideak eta txapelketa orokorreko rallyesprintik osatuena omen da. Edizio berri honetan ere norabide aldatu dute antolatzaileek, eta hasierako norabidera itzuli dira berriro ere.
Urtero legez, txapelketaren aurretik entrenamenduak izango dira, kontrolatuak ea abiadura normalean, beraz apirilak 14an eta 15ean partaideek entrenatzeko aukera izango dute, apirilaren 21ean rallya izango baita. Egunean bertan 14:00etan itxiko dute errepidea eta txapelketa berriz 15:00ak inguruan hasi eta 20:00etan bukatuko da.

V. Ñañarri Rallyesprinta



Non: Apirilak 21
Ibilbidea: Alegia-Orendain-Amezketa
Ordua: 15:00tatik 20:00etara
Entrenamenduak: Apirilak 14 eta 15ean
Larrialdietarako zenbakia: 112
Sarrera: 8 euro
Sari banaketa: Egunean bertan, Amezketako plazan