Apirilaren 17an, Donostian, zatoz gazteon kilometrora!

Joan den ostegunetik, euskararen aldeko Korrika Euskal Herriko bazterrak nahasten eta lasterka jartzen ari da. Egun batzuren buruan, Donostiara helduko da eta euskaltzaleon aldarrikapen ibiltaria borobilduko dugu. Gazteok ere bagara euskalakariak eta, beraz, zatoz gazteon kilometroa gurekin osatzera!
Korrika 17ren azken eguna, egun handia, Donostian izango da aurten, apirilaren 17an, igandea.
Gazteok, geroa garenez, gure ekarpena egin nahi diogu euskararen aldeko ekimenari eta, horregatik, GAZTEZULOk Donostiako Piratekin batera, kilometro bat hartu dugu azken txanpa horretan. Begira, Finlandiakoei ere gustatu zaie ideia!
Zu ere gazte eta euskaldun bazara, zatoz gurekin!
Donostiako Bulebarreko erlojuan elkartuko gara 11:00etan eta agertzen diren lehenengo 100 lagunek kamiseta gorri-gorria eramango dute opari. Berehala, Amararantz abiatuko gara kalejiran, bertan hartuko baitugu lekukoa 12:00etan, Antxo Jakituna eta Azpeitia kaleek izkin egiten duten tokian.
Korrika heldu arte, musikarik eta umore onik behintzat ez zaigu faltako! Zatoz!
Korrikak bere ibilbidea amaituta eta lekukoak barruan daraman mezua ezagututa, festa giroak aurrera segituko du Gipuzkoako hiriburuan. Gazteok hiriko Parte Zaharreko Trinitate Plaza izango dugu elkargune. Bertan grabatuko da flashmob erraldoia 14:45ean eta bertan izango dira, baita ere, kontzertuak: Esne Beltza, Ze Esatek!, Gose, Izate... GAZTEZULO hantxe izango da kontzertuak babesten. Zu ere ikusi nahi zaitugu!