APIRILA UDABERRIA LAGUN BILA

APIRILA UDABERRIA LAGUN BILA Hemen da, iritsi da! Aspaldi egon ez ginela, abisu handirik gabe alde egin zenuela, zure falta sumatu dut, argitzen didazu-eta garuneko gela, zuri-beltza akuarelek bezala. Eguzkia, zu bai lagun distiratsu eta fidela. Ongi etorri nire etxera, zu gabe ganbara hau horren da ospela, kalera atera nahi nukeela, eskutik helduta bagoazela, hara hona batetik bestera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apirila-udaberria-lagun-bila/@@download/image/NORBERE.jpg
2017/04/10
erreportajea

Bud Letona

Hemen da, iritsi da! Aspaldi egon ez ginela, abisu handirik gabe alde egin zenuela, zure falta sumatu dut, argitzen didazu-eta garuneko gela, zuri-beltza akuarelek bezala. Eguzkia, zu bai lagun distiratsu eta fidela. Ongi etorri nire etxera, zu gabe ganbara hau horren da ospela, kalera atera nahi nukeela, eskutik helduta bagoazela, hara hona batetik bestera!
APIRILA UDABERRIA LAGUN BILA

Eguneroko inertzia, orduen pazientzia eta motibazioaren ausentzia. Denak irabiagailuan txikitu eta ondu udaberriko jantzia, galtza motzetan arima eta martxan gure izatearen espazio-ontzia. Balkoietan gosaria, azala xigortzen hasi naiz ia, negua babesean pasa ostean, kalean aurkitu baitut argia, inguru goxo eta bero bat... eta entzuten, ikusten, ezagutzen jarraitzeko gogo bizia.

 

SOKAN DANTZAN

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) doako SOKA, euskal dantzari begiradak erakusketa antolatu du, apirilaren 3an hasi eta maiatzak 15 bitartean, Mauleko Ondarearen Etxean. Maulera hurbiltzeko asmoa duenak, hilaren 7a du data aproposena, Kalebegiak filma ikusgai izango baita Maule Baitha Gelan.


Hilabetea agortu baino lehen, hurbildu Eibar aldera, bertan, Euskal Mitologia: kultura ondarea ikastaroari ekingo baitiote hilaren 25ean.

Eta Maskarada zaleok, adi! Zita ugari! Barkoxeko plazan hilaren 16an; Gamere-Zihigan 23an eta Ürrüstoi-Larrabilen hilaren 30ean.

 

ALFERRIK MUSIKA BARIK

Kontzertu asko baina erabaki egin behar, nik afrobeat-a, cumbia kolonbiarra eta soinu espazialak nahasten dituen The Mauskovic Dance Band taldea aukeran, Donostiako Dabadaba aretoan izango dira hilaren 5ean. Doinu gogorragoak Bellako, Meltdown eta Hilotz taldeen eskutik, hilaren 8an Donostiako Dokan.

 

 

Basque Fest Rock City 2017 izenburupean Leun talde bizkaitarrak eta Grande Days donostiarrek euren disko berriak aurkeztuko dituzte apirilaren 12an Bilboko Kafe Antzokian. Mahai gainean, beraz, nahi bezainbeste aukera, mikro-zorionaren mila adiera, norberaren gustuen arabera. Ospa dezagun neguaren amaiera, eguzkiari begira, pentsatu mundua ez, baina gure barne unibertsoa aldatzerik badela, bizitzari argiz eta ilusioz begiratzen dionak bueltan beste hainbeste jasoko duela.