Apezpiku izan nahi al duzu?

Britainia Handiko Eliza Anglikanoak apezpiku bat kontratatzeko iragarkia jarri du The Sunday Times egunkarian. Hereford herriko elizbarrutiak egin du eskaintza. Antza, abenduan, gotzainik gabe geratuko dira elizbarruti horretan eta beraz, iragarkia ipintzea erabaki dute. Elizbarrutiak ez du antzeko lanetan eskarmenturik izatea eskatu, eta askok nahi lituzketen lan baldintzak eskaini ditu: 46.000 euroko soldata urtean, Hereford-eko XVIII. mendeko katedralean musutruk bizitzeko aukera, txoferra, lorezaina eta Lord-en Ganbaran eserlekua izateko eskubidea, besteak beste. GAZTETXULOkook, dagoeneko, egina dugu eskaera. Zuek ere azkar ibili beharko duzue!