Apartheid sexuala

Israelgo Tel Aviv hiriko auzo batean bizi diren judutar ortodoxoek emakumeentzako eta gizonentzako espaloiak sortu dituzte, elkarrekin ibil ez daitezen. Zergatik? Diotenez, espaloi beretik joanez gero, gizonek eta emakumeek gehiegi ukitzen dutelako elkar. Eta, noski, jendea tentazioan eror dadin saihestu behar da! Banaketa hau hainbat autobusatan ere abiatu dute: toki batean emakumeak, bestean gizonak. Negargarria.