Aparkatzeko sistema berritzailea

Aparkatzeko sistema berritzailea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aparkatzeko-sistema-berritzailea/@@download/image/2010929017san_frantzizko.jpg
2012/12/13
berria
San Frantzizkon aparkatzeko buruhausteekin bukatzeko sistema berritzailea frogatzen hasi dira. Zenbait kaletan, tokirik dagoen ala ez jakinaraziko duten gailuak jarri dituzte; sakelako telefonoak emango dio horren berri gidariari. Ordaintzeko modua ere aldatu egin dute. Hala, kale batean egun askoan jarraian zaila baldin bada autoa uztea, prezioak gora egingo du, eta alderantziz. Zenbait kalkuluren arabera, Udalaren diru zorroei mesede galanta egin diezaioke honek guztiak, kirol ekitaldi garrantzitsuenak jokatzen dituzten kirol guneen inguruan ohi baino dezente garestiagoa izango baita aparkatzea…