Apar lainoak egiteko inprimagailua

Apar lainoak egiteko inprimagailua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apar-lainoak-egiteko-inprimagailua/@@download/image/20101153569Apar_lainoak_inpresora.jpg
2012/12/13
berria
Berriki Berlingo IFA Azokan aurkeztu duten inprimagailu honek aparrez osaturiko letrak eta irudiak eratzen ditu. Ondoren, behin moztuta, arinak direnez, askatu eta flotatzen hegan irteten dira. Marketing agentziek bizkor aurkitu diote erabilgarritasuna eta errentagarritasuna: airera askatutako letrekin publizitate mezuak era daitezke altuera handi samarra hartuta kilometrotako bidea egin dezaketenak. Momentuz, irudi monokromatikoak besterik ez ditu egiten inpresorak –aparra osatzeko erabilitako jatorrizko produktuaren kolore berekoak–, baina bitsa bera bezala, laster loratuko dira aldaera berriak, ziur.