Apaiz-robotak? Japonian errealitate bihurtu dira

Apaiz-robotak? Japonian errealitate bihurtu dira Erlijioek duten langile arazoei aurre egiteko balio ote dute? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apaiz-robotak-japonian-errealitate-bihurtu-dira/@@download/image/450_1000.jpeg
2020/02/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Erlijioek duten langile arazoei aurre egiteko balio ote dute?
Apaiz-robotak? Japonian errealitate bihurtu dira

Futurama telesailak aurrikusi bezala, robotak erlijioetara iritsi dira. Japonian, esate baterako, badira mezak, ezkontzak eta aitortzak bideratzen dituzten apaiz-robotak erabiltzen hasi dira; arrazoi nagusia? Hezur-haragizko apaizen gainbehera. 

Munduko lehen apaiz-robotak BlessU-2 izena du, eta izenak dioen moduan, bedeinkatzeko eskumena du. SanTO robot katolikoak berriz, Adimen Artifiziala erabiltzen du neurrira egindako erreguak eskaintzeko. Azken robot hau elizara joan ezin duten adineko pertsonekin erabiltzen dute. Pepper robotak aldiz hiletak egiten ditu, eta Xian'er robor budistak sutrak eta mantrak kantatzen ditu. Erlijioek etorkizuna topatu ote dute teknologiari esker?