Apaiz alemaniar katolikoek sexu bereko bikoteak ezkondu dituzte

Apaiz alemaniar katolikoek sexu bereko bikoteak ezkondu dituzte Alemaniako 110 elizatan bikote homosexual zein heterosexualen ezkontzak egin zituzten joan den astelehenean, Vatikanoaren aginduei muzin eginez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/apaiz-alemaniar-katolikoek-sexu-bereko-bikoteak-ezkondu-dituzte/@@download/image/ezkontza homosexual.jpg
2021/05/12

Maitane Legarreta Etxezarreta

Alemaniako 110 elizatan bikote homosexual zein heterosexualen ezkontzak egin zituzten joan den astelehenean, Vatikanoaren aginduei muzin eginez.
Apaiz alemaniar katolikoek sexu bereko bikoteak ezkondu dituzte

Martxo aldean, Vatikanoak homosexualen arteko ezkontzak <<bekatutzat>> jo zituen kaleratu zuen ohar batean eta, beraz, aurrerantzean ere orain arteko jarrerari eutsiko ziotela berretsi zuten. Gertaera honen harira, 2.600 apaizek, zein teologo eta laikoek, gida-lerro honi erantzun eta desadostasuna agertzeko eskaera sinatu zuten. Apaiz horiek desobedientziarako deia egin dute sare sozialetan, eta Alemaniako hainbat elizatako aurrealdeetan LGTBQ+ kolektiboaren ikur diren ortzadarraren banderak zintzilikatu dituzte. 

Bikote homosexualak ezkontzeko ekimena ez dute egun bakarrera mugatu nahi apaiz alemaniarrek, eta datozen egunetan gehiago izango direla aurreratu dute. Nahiz eta Eliza Katolikoak ez duen alor honetan erreformarik egiteko asmorik, sexu-abstinentziaren gaia, apaizak ezkondu ahal izatea, eta laiko eta emakumeei espazio handiagoa ematea aztertzen ari dira.  

Alemanian fededun gehienak katolikoak diren arren, 2019an 22,6 milioira jaitsi zen kideen kopurua, haurrei egindako sexu-abusuen berri izan ondotik. 2010ean baino 2 milioi gutxiago dira, beraz.