Aokigahara, suizidioen baso japoniarra

Aokigahara, suizidioen baso japoniarra Japoniako paraje ederrenetako bat da Aokigahara, baina sekretu ilun bat gordetzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aokigahara-suizidioen-baso-japoniarra/@@download/image/2b8b39407f9a0de67f6c57fd79ee9fee.jpg
2018/01/05
berria
Japoniako paraje ederrenetako bat da Aokigahara, baina sekretu ilun bat gordetzen du.
Aokigahara, suizidioen baso japoniarra

Munduko leku eder eta bitxienetako bat da Japoniako Aokigahara basoa. Bertako giroa misteriotsua eta magikoa dirudi; arbolak bata bestearen alboan pilatzen dira, eta airea horren pisutsua denez, ia ez da animaliarik bizi bertan. Hori dela eta, Aokigahara munduko baso isilenetako bat da. Zoritxarrez, baso honek sekretu ilun bat gordetzen du; suizidioetarako gotorlekua da.

 

San Franziskoko Golden Gate zubiaren antzera, bere buruaz beste egin nahi dutenek leku hau aukeratzen dute. Urtean, 50-100 lagun inguru suizidatzen dira baso japoniarrean. Leku honek fama handia hartu zuen 2016an errodatutako The Forest filmarekin; beldurrezko film honek hautsak harrotu zituen, suizidioen gaia modu arinegian lantzeagatik.

 

 

Dena den, gertaera polemikoena Logan Paul youtuberrak eragin zuen; Paulek gorpu bat aurkitu zuen basoan, zuzeneko bideo bat egiten ari zenean, eta egoeraz barre egin zuen milaka jarraitzaileren aurrean. Youtuberrak barkamena eskatu eta bideoa borratu behar izan zuen.

 

Aokigahararen istorioa tristea da, eta Japonian ezkutuan daramaten arazo larri bat islatzen du; bertako kultura zurrunaren ondorioz, jendeak ez du depresio eta arazo mentalei behar bezala erantzuteko gaitasunik, eta horregatik, suizidio tasa oso altua da herrialdean,