Antzezlan arin eta laburrak Bilbon

Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak antolatuko ditu Pabiloi 6-k 2014ko urtarrilean. Parte-hartzea erabat irekia izango da, eta izena emateko epea azaroaren 15era bitarte izango da zabalik.
Bilboko Pabiloi 6 aretoak ekimen berri bat jarriko du martxan datorren urte hasieran, Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak. Urtarrilaren 10ean hasita, ostiraletik igandera, izena ematen duten taldeen artean aukeratuak izan diren zortzi konpainiek beren emanaldiak eskainiko dituzte, eta leihatilan lortutako irabazien %80 hainetzat izango da.
Gehienez ere 20 minutuko eta gutxienez 10 minutuko obrak sortu eta ezagutaraztea da helburua, euskaraz ala gazteleraz, areto txikietan egiteko modukoak. Audio eta argiztapen sistema garaturik gabe, nork bere eszenografia elementuen bidez osatu beharko du obra, eta noski, ez dira antzezlan luzeen moldaketak onartuko, testu estreinatu gabeak baliatu beharko dira.
Izena emateko epea joan den astean zabaldu zuten, eta azaroaren 15era bitarte halaxe mantenduko dute. Konpainiek info@pabellon6.org helbidera idatzi beharko dute horretarako, eta informazio gehigarria eskuratu nahi izanez gero, 696 97 17 93 telefonora deitu besterik ez dute. Emailean taldearen izena, antzezalanaren eta zuzendariaren izen-abizenak, antzezlanaren hizkuntza, antzezleen izen-abizenak (gutxienez 2, gehienez nahi adina), sinopsia, gutxi gorabeherako iraupena eta eznografia balintzak zehaztu beharko dituzte.
Gaia erabat librea da, baita estiloa ere. Eta 20 minutuko obra bat osatzeak ez du horrenbeste lan eskatzen… Zeren zain zaudete? Animatu!!