Antzerkia nagusituko da aurten Bilboko Aste Nagusian

Antzerkia nagusituko da aurten Bilboko Aste Nagusian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzerkia-nagusituko-da-aurten-bilboko-aste-nagusian/@@download/image/20128106933bilbo_aste_nag.jpg
2012/12/13
berria
Antzerkia nagusituko da aurten Bilboko Aste Nagusian
Nazioarteko hamabost antzerki konpainiek tartea edukiko dute aurten Arriaga eta Gas plazetan, Bilboko Aste Nagusian. Argentinako, Brasilgo, Kataluniako eta Euskal Herriko antzerki taldeek osatuko dute, besteen artean, Aste Nagusiko antzerki egitaraua.


Guztira, 23 antzezlan ikusi ahal izango dituzte antzerkizaleeek abuztuaren 19tik 26ra bitarte, Bilboko Aste Nagusian. Hainbat herrialdeetako antzezlanak eskainiko dituzte, eta gai eta gustu aniztasuna nagusituko da.
Ospakizunak ere nagusituko dira, besteen artean Deabru Betlzak konpainiak 500. ikuskizuna izango baitu aste horretan,, eta musikak, pirotekniak eta efektu bereziek tartea edukiko dute abuztuaren 21ean.
Bertaratuko diren konpainien artean azpimarratu daitezke, besteak beste, Teatro Salitre, Les Krilati, Cie.Xtreme, Cirque Inextremiste, Circo Claxon, Cabaret Elegance, Trapu Zaharra, Alabazan eta hainbat konpainia gehiago.