Antzerki festa Azpeitian!
Ostegun honetan Katapulta Tour Gipuzkoa 2018 zirkuituko bi emanaldi eskainiko dituzte; galduko dituzu?

Oraingoan ez dugu ostegunera itxaron nahi plan borobil bat proposatzeko! Izan ere, hilaren 8an Katapulta Tour Gipuzkoa Azpeitira iritsiko da bi emanaldirekin. Hain zuzen, Azpeitiko XXXVI. Euskal Antzerki Topaketaren barruan eskainiko dituzte bi emanaldiak. Aukeratutako obrak Anodino Teatroaren Maita(ka)le borroka eta Noderen Cronopia Xpress dira. Biak euskaraz dira, eta 20:00etan eskainiko dituzte, Sanagustin kultur gunea. Onena? Sarrera irekia dela! Ezin duzu galdu!