Antzerki eskolen jaialdia bigarren urtez egingo dute Bilbon

Antzerki eskolen jaialdia bigarren urtez egingo dute Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzerki-eskolen-jaialdia-bigarren-urtez-egingo-dute-bilbon/@@download/image/anima_1362559579.jpg
2013/03/06
berria
Bilboko Anima Eskolak bigarren urtez antolatuko du Unibertsitate eta Arte Eszeniko Eskolen Antzerki Jaialdia. Ekainaren 1etik 7ra bitarte izango da, baina bertan parte hartzeko taldeek beren proiektuak maiatzaren 15a baino lehen bidali behar dituzte info@animaeskola.com helbidera.


Autore Fundazioak eta Anima Bilboko Antzerki eta Zinema Eskolak, antzerkiaren alorreko talentu berriak plazaratu eta obra amateurrak ikusleengana helarazteko helburuz, iazko uztailean lehen aldiz antolatu zuten Unibertsitate eta Arte Eszeniko Eskolen Antzerki Jaialdian Bilbon. Egitasmoaren arrakasta ikusirik, aurten bigarren urtez egingo dute, data udaberrira aurreratuta.

Ekainaren 1etik 7ra, Bilboko Campos Eliseos antzokian aurkeztuko dituzte lanak parte hartzaileek; ikuslego zabala eta epaimahaia izango dituzte aurrean, eta azken honek sei lan onenak hautatuko ditu. Horiek 250 euroko saria jasoko dute.

Zuk ere zure antzezlana bertan aurkeztu nahi baduzu, lehenik eta behin, proiektuaren xehetasunak info@animaeskola.com helbidera bidali behar dituzu, eta Arteria webguneko izen emate orria bete behar duzu. Obren gaia erabat librea da.

Hainbat sari
Sei lanetan onenak, gainera,Teatro Campos Eliseosen antzezteko aukera izango du udazkenean, emanaldi profesionala eskainiz.

Eta gainera, beste hainbat izendapen ere emango ditu epaimahaiak; hala nola, Aktorerik Onenaren Saria, Autorerik Onenaren Saria, Ikusleen Saria, Ikuskizun Onenaren Saria eta Zuzendari Onenaren Saria.