Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza plazaratu du Euskaltzaindiak

Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza plazaratu du Euskaltzaindiak Pieza laburrak izan beharko dira, hamabost eta hogeita hamar minutu arteko iraupenekoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzerki-ekoizpena-sustatzeko-laguntza-plazaratu-du-euskaltzaindiak/@@download/image/LesBobeBobe7.jpg
2022/06/08

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Pieza laburrak izan beharko dira, hamabost eta hogeita hamar minutu arteko iraupenekoak.
Antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza plazaratu du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak 2020an sortu zuen antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza, euskarazko antzerkia hauspotu eta, batez ere, pieza laburren sorkuntza laguntzeko. Horrez gain, hautatutako lana jendaurrean estreinatzeko aukera ere emanten zaio sarituari, Lautan Hiru jaialdian. 

Aurkeztutako antzezlan edo bakarrizketek gutxienez 15 minutu eta gehienez 30eko iraupena izan behar dute. Testuak euskarazkoak izan beharko dira, jatorrizkoak eta estreinatu gabeak. Ez da itzulpenik edo antzezlan luzeago baten moldaketarik onartuko, eta ezta antzerako beste laguntzaren bat jaso duenik ere. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, formatu txikikoak, giza baliabide eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Epaimahaia Lautan Hiru antzerki-jaialdiko arduradunek osatuko dute eta lan bakarra hautatuko dute. Gidoi sarituak 800 euro jasoko ditu, eta beste 1.200 euro jaialdian estreinatzen baldin bada.

Gidoiak eta bestelako datuak bidaltzeko epea urriaren 14an amaituko da. Informazioa posta elektronikoz bidaliko da Euskaltzaindiaren helbide honetara: info@euskaltzaindia.eus. Oinarriak hemen kontsulta daitezke.