Antzerki ekoizpena laguntzeko deialdia egin du Euskaltzaindiak

Antzerki ekoizpena laguntzeko deialdia egin du Euskaltzaindiak Aukeratutako proiektuak 800 euro jasoko ditu eta beste 1.200 euro lana Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antzerki-ekoizpena-laguntzeko-deialdia-egin-du-euskaltzaindiak/@@download/image/patxoTelleria.jpeg
2023/03/31
Aukeratutako proiektuak 800 euro jasoko ditu eta beste 1.200 euro lana Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada.
Antzerki ekoizpena laguntzeko deialdia egin du Euskaltzaindiak

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza sortu zuen 2020an, euskarazko antzerkia hauspotu eta pieza laburren sorkuntza bultzatzeko asmoz.

Parte hartuko duten antzezlanak edo bakarrizketak gehienez 30 minutukoak izango dira eta gutxienez 15 minutukoak. Jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan beharko dira eta areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, formatu txikikoak.

Epaimahaia Lautan Hiru antzerki jaialdiko arduradunek osatuko dute eta lan bakarra hautatuko dute. Aukeratutako lanak 800 euroko laguntza jasoko du eta beste 1.200 euro antzezlana 2024ko Lautan Hiru jaialdian estreinatzen bada. 

Gidoiak info@euskaltzaindia.eus helbidera bidali beharko dira eta epea irailaren 15ean amaituko da. Honako informazioa helaraziko da: taldearen izena, jatorrizko testua, antzezlanaren zuzendariaren eta gidoilariaren izenak, antzezleen izenak, laburpena, gutxi gorabeherako iraupena, antzezteko tokiaren ezaugarriak eta beharrizan teknikoak, eta, ahal balitz, piezaren bideo laburra edo lagina.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.