Anton Yelchin: Zeluloidean erbesteratua

Irina Korina eta Viktor Yelchin izotz gaineko irristaketako bikote ezaguna izan ziren Sobietar Batasunean. 1972ko Neguko Olinpiar Jokoetarako sailkatu ziren, baina ez ziren Sapporora (Japonia) joan, juduak izaki, KGBk selekzioko kide izatea debekatu baitzien.
Jazarpen politiko zein soziala jasan arren, urte luzez Leningradoko izotz gaineko balleteko kide izaten jarraitu zuten. Baina 1989ko martxoan, Anton txikia jaio zenean, errefuxiatu politiko aitortza lortu eta semearentzako bizimodu hobearen bila joan ziren AEBetara.
Saiatu arren, irristaketa ez zitzaion batere ongi ematen Yelchin gazteari, eta estatubatuar petoen gisara, saskibaloiarekin saiatu zen. Baina ez, ez zen kirolari izateko jaio. Hala, aktore ibilbideari ekin zion, eta 2001ean izan zituen lehen paper aipagarriak Lee Tamahoriren Along Came a Spider eta Stephen Kingen eleberrian oinarritutako Hearts in Atlantis filmetan. Ezagun, baina, 2007an egin zen, benetan jazotako gertaeretan oinarritutako Alpha Dog filmarekin. Jesse James Hollywood goitizeneko hemeretzi urteko droga trafikatzaileak eta haren lagunek hamabost urteko Nicholas Markowitz bahitu eta erahil zuten 2000. urtean, honen anaia Jakek dirua zor zielako. Yelchinek bahitzaileen lagun egin zen biktimaren papera ezinhobeto egin zuen.
Arrakastaren urtea 2009a izan zen Yelchinentzat, urteko bi blockbuster handienetan parte hartu baitzuen. Alde batetik, J. J. Abrahamsen Star Trek berrituan Enterprise espazio-ontziko kide Pavel Chekov izan zen, eta bestetik, Terminator Salvation sagak oraingoz eman duen azken filmean Christian Bale/John Connorren laguntzailea. Superekoizpenak bai, baina kultuzko zuzendarien film ausartak ere gustuko ditu. Horren adibide, Cannesen estreinatu zen Jim Jarmusch menderakaitzaren Only Lovers Left Alive. Ipar Euskal Herrian duela pare bat hilabete izan da ikusgai. Hego Euskal Herrian, datorren ekainean.
Izena: Anton Viktorovich Yelchin.
Jaioteguna: 1989-03-11.
Jaiolekua: Leningrado (Sobietar Batasuna).
Aktore kuttuna: Robert Downey Jr.
Film maiteena: Salò o le 120 giornate di Sodoma (Pier Paolo Pasolini, 1975).
Liburu gustukoena: The Big Sleep (Raymond Chandler, 1939).
Maite du: Blues musika.
Gorroto du: Kiroletan txarra izatea.

Nortasun Agiria