Anton Abadia saria Mintzalaguna ekimenarentzat

18 urte bete ditu aurten Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen Mintzalaguna ekimenak. 1993an hasi ziren euskara praktikatzeko taldeak osatzen, astero leku publikoetan euskaraz egiteko hitzorduak antolatzen. Ordutik, 2.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte, eta eredu ere izan da, antzeko ekimenak sortu baitira hainbat herritan. Gipuzkoako Foru Aldundundiaren errekonozimendua jaso du Anton Abadia sariarekin.