Antolatzaileek diotenez, 16.000 ikusle Azkena Rock Festivalen
Aurtengo Azkena Rock Festivala ez da, urrutitik ere, iazko jaialdiaren parekoa izan. Egun bat gutxiago izan du, ikusleen erdiak baino gehiago galdu ditu, eta taldeen kontzertuak ere ez dira askoren gogoan ikuskizun historiko bezala geratuko.
Aurreikusi zitekeena errealitatea bihurtu da Gasteizko Azkena Rock Festivalen. 2007ko AzkenaRock Festivalek ez du ez iazkoaren antzarik izan. Antolatzaileek aurten16.000 lagun egon direla esan dute, baina batzuek gutxiago izan direlaesan dute. Datua iazkoarekin alderatuta kezkagarria da: iaz 44.000 ikus-entzule izan ziren, eta esaterako azken egunean 19.500 lagun egon ziren jaialdian. Aldea, beraz, nabarmena da. Aurten ostiralean 8.231 lagun egon zirela esan dute antolatzaileek eta larunbatean, 7.173.
Baina ez hori bakarrik. Iaz Peal Jam, Iggy Pop eta beste zenbait izar egon ziren oholtza gainean. Aurtengo izarrek ez zuten horien distirarik, eta inor gutxi liruratu dute. Jende gehien Tool taldea ikusteko elkartu zen, eta zaleak gustura utzi zituzten musikarekin eta irudiekin jolastuz eskainitako kontzertuan. Hori ostiraleko apustua izan zen. Larunbateko DKT/MC5 taldea. Baina hauek ez zuten kontzertu handirik eskaini.
2007ko Azkena Rock Festivala bukatu da. Kalitatearengatik ez da historiara pasako, eta azkena izateagatik ere ez pasatzea espero dute antolatzaileek. Izan ere, diru laguntzekin izandako gorabeherak medio, datorren urtean jaialdia beste nonbait egiteko aukera ere aipatu dute.