Antiguako frontoian irudi bat marraztu nahi?

Donostiako Antigua auzoko frontoiko harmailetan marrazki bat egiteko lehiaketa jarri dute martxan; adi margolari eta ilustratzaileok!
Ilustratzaile, margolari eta grafitigileentzat gutxitan agertzen diren aukera horietako bat jarri dute martxan Donostiako Antigua auzoan; kalea edertuko duen irudi erraldoi baten bila dabiltza. Hain zuzen, Antiguako frontoia babesten duen horma handia hutsik dago, eta auzoa edertzeko asmoz, hormairudi bat egiteko lehiaketa bat antolatu dute Antiguako hainbat eragilek.
Hormairudia egiteko proposamenak aurkeztu ahal izango dira azaroaren 7tik 20ra, hormairudia@ikertze.net helbidera. Hormaren neurria: 18 metroko zabalera ea 3,5 metroko altuera. Ez dute gairik zehaztu, baina plazara hoberen egokitzen den irudia hautatuko dute.
Irudi irabazlearentzako saria 400 eurokoa izango da, eta auzokideek hautatuko dute proposamena. Lehiaketara aurkezten diren guztien artean lau aukeratuko dituzte antolatzaileek, eta ondoren auzotarrek botoa emateko aukera izango dute, hainbat gunetan jarriko dituzten txartelen bidez eta Internet bidez.
ARGIBIDEAK HEMEN
OINARRIAK: