Anthropocentric ****

The Oceanek iaz kaleratu zituen bi diskoetatik azkena da Anthropocentric. Bere aurrekari Heliocentricen egin legez, kristautasun zorrotzaren kritika hartu dute oinarri kontzeptual gisa. Biek ala biek post metala jorratzen duten arren, ezin saihestu euren arteko alderaketa. Heliocentricen piano eta soka apaindura ugari zeuden; Antophocentricek, ordea, soinu gordinagoa dakarkigu. Abestitik abestira, taldekideen teknika eta abileziak nabarmentzen dira, baina guztietan ahotsa gailentzen da, garraxi gordinetatik zati leunagoetara bat-batean igaroz.