Antena ekologikoak

Antena ekologikoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/antena-ekologikoak/@@download/image/17p33-1.jpg
2012/12/13
berria
Antena ekologikoak
Ameriketako Estatu Batuetako sakeleko telefonia enpresek ingurumena babesteko ekimena abian jarri dute. Ikusmen inpaktua galarazteko, telefonia antenak kaktus mozorrotu dituzte Arizona aldean. Kaktus mozorroa jantzita, antenek bat egiten dute ingurunearekin, baina hala ere, horrek ez du esan nahi erradiazio elektromagnetikoak murriztu egingo direnik.