Antemasque

Guda-aizkora lurpean sartu dute The Mars Voltako Cedric Bixler-Zabalak eta Omar Rodríguez-Lópezek, eta Bosnian Rainbowsekin munduari itzulia egin ostean, estudioan sartu dira Flea (Red Hot Chilli Peppers) eta David Elitchekin (TMV). Nabari da musikari jantziak direla eta ez zaiela formula berbera behin eta berriz errepikatzea gustatzen. 70eko rock psikodelikoa burura etor dakizuke, baina egia esan, TMVn erabilitako kapa eta atmosferak etxean utzi dituzte efektu berezien alboan, melodiak zuzenagoak baitira oraingoan. Apirilean argitaratutako hiru abestiak nahikoa izan dira eztia ezpainetan jarri eta gehiago nahi izateko. Abstinentzia sindromea kendu nahi dut!