Anonymous bueltan da eta pedofilia sare baten teoria beldurgarria aireratu du

Anonymous bueltan da eta pedofilia sare baten teoria beldurgarria aireratu du Zerk lotzen ditu Avicii, Justin Bieber eta 'Pizzagate' kasua? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anonymous-bueltan-da-eta-pedofilia-sare-baten-teoria-beldurgarria-aireratu-du/@@download/image/pizza-gate.png
2020/06/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zerk lotzen ditu Avicii, Justin Bieber eta 'Pizzagate' kasua?
Anonymous bueltan da eta pedofilia sare baten teoria beldurgarria aireratu du

Duela bi urte, 2018ko apirilaren 20ean, Avicii abeslari ospetsua hilik topatu zuten hotel batean, antza, bere buruaz beste eginda. Anonymous ziberkatibisten kateak ordea beste teoria bat aireratu berri du; Avicii hil egin zuten, pederastia sare bat salatzen saiatzeagatik.

Anonymous berpiztu egin da AEBetan George Floyden hilketak eragindako protesta olatuarekin batera, eta bideo bat zabaldu du, "eliteen sekretuak" aireratuko dituztela adieraziz (Bideoa ikusteko sakatu hemen). Sekretu horien artean Pizzagate kasua egon liteke; ezagutzen ez duzuenontzat, 2016ean ziberkatibista talde batek hainbat email filtratu zituen; email horietan janari azkarreko izen pila agertzen ziren, kode baten antzera; hain zuzen, izen horiek pederastia sarean erabilitako haurrekin lotura zutela zabaldu zen. Email horiek izen handiko politikari eta artista ugarirenak ziren. 

Ziberaktibista horiek zabaldutakoa ez da frogatu orain arte, baina kasua zabaldu eta gutxira, Avicii abeslariak 'For a better Day' abestia kaleratu zuen; bertan, pederastia sare batetik ihes egiten duten haur batzuen istorioa kontatzen duela dirudi (bideoklipa nahiko esplizitua da). Abeslaria handik gutxira hil zen. 

Justin Bieberrek ere sare honi erreferentzia egin zion duela gutxi kaleratutako 'Yummy' bideoklipean; bertan janari azkar pila jaten duten magnateak agertzen dira, eta bere jarraitzaleek diotenez, Pizzagate kasuari erreferentzia egiten dio abestiak, musika industriaren barruko pederastia sarea salatuz. Hain zuzen, Bieberrek antsietatea jasan zuen bideoklip hau grabatu bitartean; teoriek diotenez, bideoaren amaieran, gaztetan abeslariaz abusatu omen zuten bi magnate agertzen dira, eta azken irudian, tarta zati bat bere txikitako argazki bat bihurtzen da. Anonymous sarearen ustetan, abeslaria "arriskuan" egon liteke:

Teoria ilun hau ez da hor amaitzen; dirudienez, Jeffrey Epstein ere sare honetan sartuta zegoen, eta hori izan daiteke espetxean hilik agertu izanaren arrazoietako bat (justu hil honetan estreinatu da bere inguruko dokumentala Netflixen). 

Avicii ez litzateke sare hau salatzeagatik hildako bakarra; Anonymousek dioenez, Chris Cornell, Kurt Cobain eta Chester Bennington artistak ere sarearen biktima posibleak lirateke. Anonymousek gaineratu duenez, artista hauek pedofilia sareko haurrak bertatik ateratzen laguntzen omen zuten. Azkenik, ziberaktibista sareak Mark Salling ere aipatzen du; Glee serieko aktore honek bere buruaz beste egin zuen adin txikiko pornografia zuela adierazi ondoren. Egia ote?


Justin Bieber gaztetan L.A. Reid-ekin; honek adierazi zion "emakume bat bezain ederra zela". Bieber adin txikikoa zen garai horretan.