Anne Lukinek superstizioari buruzko 'Nere zortea' kantua kaleratu du, euskaraz bakarka idatzitako lehena

Anne Lukinek superstizioari buruzko 'Nere zortea' kantua kaleratu du, euskaraz bakarka idatzitako lehena Ironia eta umorea erabili du zortearen inguruan hausnartzeko. 2027 hasieran argitaratuko duen diskoaren aurrerapen kantua da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anne-lukinek-superstizioari-buruzko-nere-zortea-kantua-kaleratu-du-euskaraz-bakarka-idatzitako-lehena/@@download/image/Anne Lukin_video Nere Zortea 3 (Cred Rocio Sabian).png
2026/06/23

Testua: Maitane Legarreta
Argazkiak: Rocio Sabian

Ironia eta umorea erabili du zortearen inguruan hausnartzeko. 2027 hasieran argitaratuko duen diskoaren aurrerapen kantua da.
Anne Lukinek superstizioari buruzko 'Nere zortea' kantua kaleratu du, euskaraz bakarka idatzitako lehena

Agortu al daiteke zortea? Galdera hori erantzuten saiatu da Anne Lukin abeslari iruindarra, Nere zortea izeneko single berrian. Siniskerien inguruan gogoeta egin du, rock suabea eta groovy erritmoak lagun dituela.

Duela bost urte Lisboa kantua atera zuen Gorka Urbizurekin batera. Eta hauxe du bere kabuz idatzitako lehen euskarazko kantua. 

Ustez zortea erakartzen duten gauzak aipatzen ditu abestian: kulero gorriak, lau hostoko hirustak, betileei putz egitea eta, noski, katu beltzak. Erritual horiei eusten diegu fedea bizirik mantentzeko, baina benetan funtzionatzen al dute?

Irudi muntaia koloretsuak, eta hitz jokoak erabili ditu zortearen eta maldizioaren artean jolasean ibiltzeko: "Lau hostoko hirusta gorde, Horoskopoari amen egin, ta mirari edo maldizio izan zaren galdetzen dut behatzak gurutzatzen."

Vesprefilms ekoiztetxeko Sergi Páezek zuzendutako bideoklipean, Anne mundu surrealista batean sartuko da katu beltz eder baten irudian gorpuztutako zortearen maitasuna irabazi nahian.

Anne Lukinek eta Víctor Valientek elkarrekin konposatu eta ekoiztu dute singlea. 2027aren hasieran argitaratuko duen disko berriaren aurrerapen kantua da.