Anne Hathaway: Begirada tristea, irribarre alaia

Hogeita sei urte bete berriak, momenturik onenean dago Anne Hathaway: urrezko Globoetarako izendapena lortu du Rachel get married filmean egindako lanari esker, Baina, garrantzitsuagoa dena, errespetua lortu du azkenean. Izar berriek duten xarmari uko egin gabe, gainera.
Itsasoaren bestaldetik begiratuta, badirudi, Brooklynen sortuek, nahitaez, artista izan behar dutela. Aurreiritzi merkea da, eta ez da beti egia bihurtzen, jakina. Baina, Anne Hathawayren kasuan horrela izan da. New Yorkeko auzo horretan jaio zen, 1982an, Naranjito historiako ikono irrigarriena bihurtu zen urte berean.
Telebistan, Get real telesailarekin lortu zuen arreta bereganatzea. Mende berriarekin, aldiz, pantaila handira salto egin zuen The other side of heaven (Mitch Davis, 2001) pelikularekin. Erdipurdiko pelikula hartan, Annek ez zuen zorterik izan, baina urte berean, haurrentzako egindako film batek eman zion bultzada: Julie Andrewsekin batera, The princess diaries arrakastatsuan aritu zen.
Ordura arte, haur eta nerabeei zuzendutako aktorea zirudien, baina Anne neska azkarra da, eta badaki aukera onak baliatzen. Izan ere, Lureen Newsomen papera lortu zuen Sienna Millerekin lehiatu eta gero. Kontua ez zen nolanahikoa izan, Lureen Newson delakoa Brokeback mountain (Ang Lee, 2005) filmeko protagonistetako bat baitzen. Pelikulan emazte sufrituaren papera bete ostean, Hathaway mundu osoko aldizkarietan agertu zen.
Ordutik, ospearen zurrunbiloa bizi behar izan du. Argalegi zegoela eta, zurrumurruak zabaldu ziren, gaixorik ote zegoen. Betidanik barazkijalea, haragia jaten hasi da duela gutxi. Neskato hau korrontearen kontra dabil beti. Egia esan, ez doakio gaizki.
Horrez gain, Rafaello Follierirekin izandako harremanak ere zeresan ugari eman du. Iazko udan bukatu zen amodio istorio hori: Rafaello Follieri, bikotetzat zuena, iruzurgile handia omen zen. Orain espetxean dago, hainbat negozio-gizoni iruzur egin izana leporatu eta gero.
Kontu horiek guztiek, ez dute Hathawayren distira itzali, kontrakoa baizik. Azkenaldian inoiz baino sendoago dabil. Rolak hobe aukeratzen ditu eta, aktore azkarrek egiten duten moduan, lan komertzialak izena ematen dutenekin uztartzen ditu. Komertzialei dagokienean, arrakasta handia lortu zuen The Devil wears Prada (David Frankel, 2006) diseinuzko filmarekin. Eta aktore bezala sona lortu nahian, berriz, Jane Austen izan zen Becoming Jane (Julian Jarrold, 2007) pelikulan.
Nolanahi ere, eskarmentu handiko zuzendari batek eman dio aktore errespetagarriaren estatusa lortzeko aukera. Rachel getting married (Jonathan Demme, 2008) filmean drogazale baten papera jokatu zuen, eta eskaintzeko asko duela erakutsi zuen. Horri esker, Urrezko Globoa eskura dezake aurten.
Aurrera begira, badirudi Hathawayk ildo beretik jarraituko duela, komertzialtasuna eta kalitatea uztartu nahian. Ez da lan erraza, baina, badaezpada, proiektu garrantzitsu batean ari da lanean: Tim Burton zuzendariaren Alice in Wonderland filmean, hain zuzen.