Anna Diop aktorea, arrazismoaren azken biktima

Anna Diop aktorea, arrazismoaren azken biktima 'Titans' telesail berriko jarraitzaileek ez dute begi onez ikusi Starfire pertsonaia gorpuzteko aktore beltza aukeratu izana. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anna-diop-aktorea-arrazismoaren-azken-biktima/@@download/image/0e88e07997b2c82ba125b18406b159f42088311e_hq.jpg
2018/07/30
berria
'Titans' telesail berriko jarraitzaileek ez dute begi onez ikusi Starfire pertsonaia gorpuzteko aktore beltza aukeratu izana.
Anna Diop aktorea, arrazismoaren azken biktima

Arrazismoa oso agerian dago oraindik zinemaren eta telebistaren munduetan; azken biktima Anna Diop aktorea izan da. DC superheroien komiki etxea Titans telesail berria prestatzen ari da, eta Diop aukeratu dute Starfire pertsonaia interpretatzeko. Pertsonaia ez da beltza komikietan, baina hori ez da arazo izan telesailaren egileek Diop aukeratzeko. Ordea, komikiaren jarraitzaile askok ez dute ondo hartu, eta sekulako iseka arrazista pila bota dizkiote Instagramen, aktorea kontuko komentarioak blokeatzera behartzeraino.

Komikian, Starfire laranja koloreko alien bat da. Horregatik, komikiaren fan askok gogor kritikatu dute aktore beltz bat aukeratu izana. Ez da halako jarrera arrazistak gertatzen diren lehen aldia; duela gutxi, Harry Potterren antzezlan batean aktore beltz batek Hermione Granger interpretatu zuen, sekulako iseka eta kritikak jasoz. J. K. Rowling idazleak berak defendatu zuen aktorea.