ANIZTASUNEAN BIZITZEAZ “HARRO!”

ANIZTASUNEAN BIZITZEAZ “HARRO!” Euskal Herriko LGTBI kolektiboko hamar elkartek, hainbat militanterekin batera, indarrak batu dituzte eta Harro! deitu duten plataforma berria sortu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aniztasunean-bizitzeaz-201charro-201d/@@download/image/66803img_6567.JPG
2019/05/21
berria
Euskal Herriko LGTBI kolektiboko hamar elkartek, hainbat militanterekin batera, indarrak batu dituzte eta Harro! deitu duten plataforma berria sortu dute.
ANIZTASUNEAN BIZITZEAZ “HARRO!”

Harro! Euskal Herriko Transmaribollo Plataforma esparru politiko koherente eta kritikoak sortzeko eta elkar sostengatuz eta koordinatuz erantzun material bat emateko beharretik sortu da. Egun dena etekin bihurtzen den garai hauetan LGTBI mugimendua instrumentalizatzen ari direla uste dute elkartea osatu dutenek. Horrez gain, argi utzi dute faxismoaren gorroto delituek ondorio larriak dituztela LGTBI kolektiboan, pertsona arrazializatuengan, musulmanengan, juduengan, erlijio minoritarioetako sinestunengan eta migratzaileengan. Guzti honi aurre egin eta erantzun bat emateko asmoarekin sortu da Harro! Horrela, elkarte eta kide guztien ekintza partikularrak batu egingo dira. Egun elkartea EHGAM, Hiruki Larroxa Kolektiboa, Guztiok, Ozen, Intifada Marika, Sare Lesbianista, Iris Proiektua, Euskal Hartzak eta Lumagorri taldeek osatzen dute, militanteez gain.

Atzo eman zen plataformaren sorreraren berri Bilbon, nahiz eta ekainaren 15ean egingo den aurkezpen ekitaldia Donostiako Guardetxean. Harro!