Aniztasunaren eguna danbor martxa batekin ospatzeko deialdia egin du EH 11 kolore plataformak

Aniztasunaren eguna danbor martxa batekin ospatzeko deialdia egin du EH 11 kolore plataformak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aniztasunaren-eguna-danbor-martxa-batekin-ospatzeko-deialdia-egin-du-eh-11-kolore-plataformak/@@download/image/kolore_fest_1367242037.jpg
2013/04/30
berria
Ekainaren 1erako 11Kolore Fest jardunaldia prestatzen ari dira, Bai Aniztasunari! Gora Aniztasunari! lema bateratua aldarrikatuko duena. Hain justu, Danbor Martxa partehartzailea izango da eguneko ekitaldi nagusia, Oreka TX taldekoek konpondu duten kanta bat ahalik eta jende gehienak aldi berean interpretatzea baita helburua.


Gizarte, kultura nahiz sindikalgintza esparruetako makina bat eragilek egin dute bat Euskal Herria 11 Kolore plataformak eta Donostia Kulturak datorren ekainaren 1eko Aniztasunaren Egunerako antolatu duten jardunaldiarekin.

Bai Aniztasunari! Gora Aniztasuna! lemapean, Euskal Herria "herri anitza" dela aldarrikatuko dute, eta guztiok, euskal herritarrak garenez gero, "eskubide, betebehar eta aukera berberak ditugula". Ekimeneko ordezkariek azaldu dutenez, "Euskal Herriaren izaera irekia, abegitsua eta solidarioa" erakusteko eta "edozein asimilazio edo bazterkerketa kultural, juridiko nahiz ekonomiko" arbuiatzeko modua izango.

‘Atanbora’, 17:30ean Alderdi Eder lorategian
Baina, guztiaren gainetik, festa giroan elkar ezagutu eta elkarrekin kalera ateratzeko eguna izan dadin nahi dute antolatzaileek. Horregatik, Danbor Martxa izango da ekitaldi nagusia, ez dagoelako gisa bateko edo besteko danborra jotzen ez duen herririk, perkusioa hizkuntza unibertsala delako. Hala, Oreka TX taldeko txalapartariek Atanbora izeneko perkusio-pieza sortu dute propio ekainaren 1erako. Bideo bat grabatu eta YouTuben jarri dute ikusgai, jendeak ikas dezan eta ekainaren 1ean, arratsaldeko 17:30ean, Alderdi Eder lorategietan elkartu eta denen artean interpretatzeko.