Anime eta Mangazalea al zara?

Anime eta Mangazalea al zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/anime-eta-mangazalea-al-zara/@@download/image/2010465548cartel.jpg
2012/12/13
berria
 XII. Manga eta Anime jardunaldiak egiten ari dira Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean, larunbata bitartean, Motsukora elkarteak antolatuta. Manga, Animea, bideo jokoak, eta, oro har, Japoniako kultura zabaldu nahi du elkarte horrek.

Proiekzioak izango dira goiz eta arratsaldean, areto nagusian eta hitzaldi aretoan. Mahai inguruak, tailerrak, erakusketak eta lehiaketak ere izango dira. Ikusi programazio osoa.