Animaziozko harribitxi iluna

Animaziozko harribitxi iluna https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animaziozko-harribitxi-iluna/@@download/image/200911694979.jpg
2012/12/13
berria
Gizakiaren aurka matxinatu dira makinak, Lur planeta erraustuz. Adabakiz jositako bederatzi panpinatxoren eskuetan dago orain munduaren etorkizuna. Hondamendia gauzatu aurretik zientzialari batek bizia eman zien, itxaropenak arnas har zezan. 9 zenbakiak beste panpinatxo guztiak gidatuko ditu Makina Handiaren aurkako borrokan. Tim Burton eta Timar Bekmambetov irudimentsuek ekoitzi dute Shane Acker zinemagilearen estreinako pelikula. Ciberpunk literaturaz zipriztindutako animaziozko harribitxi iluna da 9 ikusgarria. Urteberrian ikus ahal izango da filma.