Animazioaren lilura, Basaurin

Seigarren urtez egingo dute Animabasauri jaialdia. Hilaren 23an hasi eta 30ean bukatuko da. Film luzeen, film laburren eta DVD formatuan eginiko film laburren lehiaketak izango dira.
Horretaz gain, Maite Ruiz de Austri gasteiztarraren ibilbidea sarituko dute Atzerabegira sailean. Animabasauri-Animabasquek, bestalde, urtero herrialde bat gonbidatzen du. Aurten Erresuma Batuari egingo diote ongietorria eta bertako lanak ikusi ahal izango dira, hala nola, Ratopolis, Valiant eta Chicken Run. Animazio eskolek ere tokia izango dute jaialdian; Norvegiako eta Erresuma Batuko zinemagile gazteak Basaurin izango dira. Goya sarietan hautatu zituzten film luzeak eta laburrak ere pantailaratuko dituzte.
Emanaldiak Basauriko Sozial antzokian, Ariz Dorretxean eta Pozokoetxe kultur etxean, Bilboko Multicines eta Fnac-en eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean.