Animazio frantziarra Gasteizen

Animazio frantziarra Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animazio-frantziarra-gasteizen/@@download/image/2009369393Les_crayons.jpg
2012/12/13
berria
Animazio frantziarra Gasteizen
Gasteizko Montehermoso kulturguneak animazio frantsesezko laburmetraia zikloa antolatu du. Aipatu zikloa martxoaren 8an hasiko da eta apirilaren 19an bukatu. Laburmetraia horiek, herrialde horretan erabiltzen ari diren lengoaia garaikideen aberastasuna adierazten digute. 

Era horretan, hain desberdinak diren ikus lengoaietara gerturatu gaitezke, esaterako, marrazkiaren animazio tradizionala, kristal gaineko pintura, ebakigarriak, plastilina, ordenagailuaren bidezko 3d animazioa… Didier barcelo, georges le piouffle, chloe millar edo marie-louis mendy bezalako zuzendarien lanak gaien araberako bloke desberdinetan antolatu dira, haurren begirada, giza eskubideak, lerrokadura makinista edo maitasuna bezalako gaiak aztertzeko. Segidan duzue eskainiko diren filmeen zerrenda:
Martxoak 8: Courts De Récré
Martxoak 15: Du Court Au Long
Martxoak 22: Enfantillage
Martxoak 29: ¡Ah! L'amour
Apirilak 5: Animations Citoyennes
Apirilak 12: Entre Chiens Et Loups
Apirilak 19: On N'est Pas Des Machines