ANIMALIENTZAKO ZUBI BERDEAK HOLANDAKO AUTOBIDEETAN

Autoek kolpatuta mila animalia hiltzen dira urtero autobideak gurutzatu nahian. Horretaz gain, pertsonok ere arriskuan jartzen dugu geure burua, kolpearen eraginez edota animalia ez harrapatzeko ahaleginetan ibilgailuaren kontrola galdu baitezakegu.
Zorionez zenbait herrialde horretaz ohartu dira eta irtenbide ezin burutsuagoak jarri dituzte martxan animaliek arazorik gabe bideak gurutzatzeko. Holanda da herrialde hauetako bat eta bertan egun 600 bide berde dituzte animaliek segurtasunez zeharkatu ditzaten autobide eta bide ezberdinetan. Landaretza ugariz hornituta dauden zubi hauek gainera eta horregatik, ingurumena hurbila errespetatzen dute.
Haatik, Holandan egindako zubi hauek ez dira lehenak. Beste zenbait herrialdeetan ere neurriak hartu dira.
DORTOKENTZAKO TUNELAK JAPONIAN
Suma Aqualife Park eta trenbide enpresak bat egin zutenean sortu zen ekimen hau.
BANFF ZUBIA KANADAN
Grizzlies hartzak, Ipar Amerikako ikur direnak, ere zeharkatzen dute zubi hau. Eraiki zenetik 200 mila animalia pasa dira bertatik.
ELEFANTEENTZAKO TUNELAK KENIAN
Mota honetako faunarentzat eraikitako lehena da eta Nairobin dago.
EKODUKTOA ESPAINIAN
Izen horrekin ezagutzen da azeri eta basurdeek zeharkatzen duten pasabidea. Benavente eta Leon artean dagoen autobidean kokatzen da.
TXIMUENTZAKO ZUBIA BRASILEN
Hasiera batean tximuentzako eraiki bazen ere, Brasilgo iparraldean dagoen zubi hau beste hainbat animaliek ere erabiltzen dute.