Animalien paradisua

Animalien paradisua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animalien-paradisua/@@download/image/20121031912Sulawes.jpg
2012/12/13
berria
Animalien paradisua
Sulawesi munduko hamaikagarren irlarik handiena da. Indonesia mendebaldean dago, Sonda uharte-multzoaren baitan. Bertako hizkuntzan 'burdinazko irla' esan nahi du, antzinako mineral esportazioa zela eta. Lau beso luzeko izar erraldoi baten itxura du, 180.000 kilometro karratuko azalera eta 14 milioi biztanle. Ur garbiak, baso berdeak eta fauna aberatsa ditu, turistak erakartzeko amu bikainak. Baldintza basatiak mantentzeak, ordea, zaintza berezitua galdatzen du. Izan ere, 127 ugaztun espezie identifikatu dituzte uhartean, horien artean 72 soilik bertan aurki daitezkeenak, eta hegaztien %34 ere endemikoak dira.