Animaliei haurrei bezala hitz egiten diezu? Ondo ari zara!

Etxeko animaliei ume txikiak bailiran hitz egiten diezun pertsona gogaikarri horietakoa zara? Orduan, sentitu zaitez harro! Ondo ari zara; New Yorkeko unibertsitateko ikerlari Alex Benjamin eta Katie Slocomberen esanetan, txakur zein katuekin erabiltzen ditugun doinuak erabat garrantzitsuak dira beren arreta bereganatzeko.
Ikerketan ondorioztatu dutenez, gainontzekoentzat zoratuta gaudela dirudien arren, ume txikiei bezala hitz egiterakoan erabiltzen dugun ahots tonua hobeto entzuten dute gure animaliek; hobeto ulertzen dute esan nahi dieguna, eta beraz, errazagoa da haientzat guk esandakoari kasu egitea. Hitz gutxitan, lana errazten diegu.
Ikerketak ere dio aginte tonuak ez duela laguntzen; kontrako efektua izan dezake animaliei oihu egiteak eta autoritarismoz hitz egiteak, beldurtu egin daitezkeelako eta blokeatu. Aldiz, konfiantzazko harremana landuta, animaliek hobeto erantzuten dute. Gizakion antzera, nahiago dute maitasunez hitz egitea; beraz, badakizu, lotsarik gabe egiozu hitz!
