Animaliarik gabeko festak eskatu ditu Askekintza elkarteak

"Sumindura sakonarekin ikusten dugu nola festa egitarau gehienek gure herrietan erabiltzen eta esplotatzen dituzten ekintzak barne hartzen dituzten", azaldu dute Askekintza Animalien Askapenerako elkarteko kideek.
Udalei joera aldatzeko eta jaietan animaliarik ez erabiltzeko eskatu diete. Tradizioa aitzakiatzat hartuta gizartea "Erdi Aroko ohitura basatietan ainguratuta egotea" ezin dela onartu gaineratu dute.
Udalei joera aldatzeko eta jaietan animaliarik ez erabiltzeko eskatu diete. Tradizioa aitzakiatzat hartuta gizartea "Erdi Aroko ohitura basatietan ainguratuta egotea" ezin dela onartu gaineratu dute.