Animaliaren ongizatearen eta beganismoaren inguruko oinarrizko lexikoa bildu dute Euskaltzaindiak eta UZEIk
Animalien eskubideen aldeko mugimenduak azken urteotan indarra hartu eta animalien ongizatea eguneroko solasaldietako gai bihurtu dela ikusirik, Euskaltzaindiak eta UZEIk oinarrizko hogeita hamabi kontzeptu jaso dituzte, Animalien ongizatea eta beganismoa: oinarrizko lexikoan izeneko dokumentuan.
Lexikoan jasotako forma batzuk aurrez araututa zeuden, hala nola animalista, barazkijale, eta beganismo. Badira, ordea, Euskaltzaindiaren Hiztegiak oraindik jaso ez dituen formak ere, esaterako, antiespezismo, makroetxalde, izaki sentitzaile, flexitariano… Dena den, sarrera eta definizio guztiak Euskaltzaindiaren Osoko Bilkurak onetsitakoak dira.
Oinarrizko lan hau egiteko terminologia-bankuak, Euskalterm eta inguruko hizkuntzetakoak, eta euskarazko erabilera, hedabideetakoa kasu, hartu dituzte kontuan.

