Animalia batekin bizitzeak onurak dakartza zure gorputzean, baina baita zure garunean ere

Animalia batekin bizitzeak onurak dakartza zure gorputzean, baina baita zure garunean ere Animalia batekin bizitza partekatzea gakoa izan liteke bizitza zoriontsu baterako. Zientziaren arabera, garuneko garapen kognitiboan aldaketa positiboak eragiten dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animalia-batekin-bizitzeak-onurak-dakartza-zure-gorputzean-baina-baita-zure-garunean-ere/@@download/image/pets-morning-comfort-rest-and-people-concept.jpg
2023/01/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Animalia batekin bizitza partekatzea gakoa izan liteke bizitza zoriontsu baterako. Zientziaren arabera, garuneko garapen kognitiboan aldaketa positiboak eragiten dituzte.
Animalia batekin bizitzeak onurak dakartza zure gorputzean, baina baita zure garunean ere

Michigan (AEB) Unibertsitateko ikertzaileek burututako ikerketa batek frogatu du beren bizitza animalia batekin bost urte baino gehiagoz partekatzen zuten 50 urtetik gorako pertsonen oroimen frogak hobeak direla, animalia batekin bizi ez direnekin alderatutaAurretiaz frogatu izan da bihotz osasunean onurak dituela animalia-gizaki harremanak. Orain egitura kognitiboa ere hobetu lezakeela behatu da eta garunaren zahartzea moteldu lezakeela. 

Emaitza hauek eskuratzeko 50 urtetik gorako 20.000 helduri galdetegia pasa zitzaien. Parte-hartzaileen jarraipena sei urtez egin zen eta oroimen ariketak burutu zitzaizkien, baita euren etxeko animalien egoeraren inguruan galderak egin ere. 

Emaitzek erakutsi zuten pertsona bat animalia batekin bost urte baino gehiagoz bizi izan bazen, hitzak oroitzeko ahalmena, epe motzera zein luzera, hobea zela animalia ez zutenekin alderatuta. Harrigarriki, urtero parte hartzaileak ebaluatzean, animaliekin bizi ziren pertsonek puntuazio hobeak erakusten zituzten nahiz eta urteak pasa. 

Ikerketa hau, antzeko ondorioetara iritsi diren beste ikerketei gehitzen zaie: animaliekin bizitzeak estresa eta antsietatea hobetzen laguntzen du eta bihotz osasun hobearekin ere lotzen dira. Honek frogatu du, beste behin, pasa den hamarkadetan uste zena baino onura hobeak dituela gure bizitza animalia batekin partekatzeak. 

Erreferentziak: Applebaum, J. et al. The Impact of Sustained Ownership of a Pet on Cognitive Health: A Population-Based Study. Journal of Aging and Health, DOI