Animalia basatiei eskubide legalak esleitu dizkien lehen herrialdea bihurtu da Ekuador

Ana Beatriz Burbanok, Ekuadorgo liburu-saltzaile batek Estrellita deitu zion tximua naturatik hartu zuen hilabete besterik ez zuenean. Maskota bezala eduki zuen 18 urtez. 2019an, herrialdeko autoritateek konfiskatu egin zioten, Ekuadorren animalia basatiak maskota bezala edukitzea ilegala delako. Ondorioz, Estrellita deitutako tximinoa zoologiko batera bidali zuten eta bertan hil zen hilabete geroago.
Burbanok tribunaletara jo zuen tximua berreskuratzeko, baina tribunalek argi utzi zioten tximinoek, eta bestelako animalia basatiek eskubide legalak dituztela eta Burbanok lege hauek hautsi zituela.
Ingurumeneko aktibisten ustez epai honek animalien eskubideak lege bilakatzen ditu Ekuadorren. Izan ere, epai honen aurretik, bertako konstituzioan animalien eskubideak aipatzen baziren ere, ez zegoen horren argi zein ziren horren onuradunak. Orain ez dago dudarik. Hemendik aurrera, beraz, Ekuadorren, legea animaliak babesteko erabili liteke.