"Animal Crossing" jokoan Prado Museoa bisitatu dezakezu

"Animal Crossing" jokoan Prado Museoa bisitatu dezakezu "Animal Crossing" bideo-jokora jolasten gozatzen duzunetakoa bazara, orain munduko museorik bisitatuenetako batera etxetik mugitu gabe joateko aukera izango duzu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/animal-crossing-jokoaren-unibertsoaren-barruan-prado-museoa-bisitatu-dezakezu/@@download/image/para_promo_meninas_con_visitantes.jpg
2022/01/20

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Animal Crossing" bideo-jokora jolasten gozatzen duzunetakoa bazara, orain munduko museorik bisitatuenetako batera etxetik mugitu gabe joateko aukera izango duzu.
"Animal Crossing" jokoan Prado Museoa bisitatu dezakezu

Espainiako Prado Museoak uharte bat sortu du bideo-jokoan, bere bildumako arte lanak, publiko gazteari hurbiltzeko asmoz. 

Bideo-joko hau simulazio soziala da eta Animal Crossing: New Horizons deitu den eguneraketa berriak munduko museo eta arte lanik garrantzitsuenak bisitatzeko aukera ematen digu. 

Izan ere, artea bideo-joko baten bitartez ere sentitu eta partekatu daiteke. Honela, erabiltzaile bakoitzak jokoan bere irla propioa diseinatu dezake eta ondoren bere lagunekin partekatu, komunitate txiki bat sortuz. 
Jokoaren elkarrekintzarako funtsa dela eta Espainiako Thysen eta Prado museoek euren uharte propioak sortu dituzte, artea publiko ororengana iritsi dadin. Honela, bilduma ospetsu ugari, modu berezi batean bisitatzeko aukera eskaintzen dio Nintendo Switch gailua duen edonori. 

Prado Museoaren kasuan, uhartean bere obrarik enblematikoenak daude eskegita bertako horma birtualetan, eta edozein erabiltzailek eduki dezake galeria propioa etxean. 

Modu honetan, adin ezberdinetako milioika jokalarik artez bete ditzakete euren uharte propioak. Horretarako, gustatzen zaizkien obrak lauki batean moztu beharko dituzte. Hori egitean QR kode bat sortuko da eta irudi pixelatu bat azalduko da erakutsiz nola ikusiko den jokoan pieza hori. Beraz, bideo-joko honetan aritzen diren milioika erabiltzailek El Greco, Velazquez, Rubens edo Goyaren koadroak eskegi ahal izango dituzte, bideo-jokoak eta artea uztartuz. Gainera, jokalariek Prado Museoa bisitatu ahalko dute, lau ibilbide ezberdin eskatzen dituelarik sortutako uhartean.